Загрузка страницы

Su Ta Gar "Bazoaz" | Maitasunari Pasioa (2016)

Erosi: http://denda.sutagar.com/produktua/maitasunari-pasioa/
Comprar: http://tienda.sutagar.com/producto/maitasunari-pasioa/
Buy: http://shop.sutagar.com/product/maitasunari-pasioa/
BAZOAZ
(Musika eta hitzak: Aitor Gorosabel Garai)

Hemen nago zure epeltasun nahiean.
Hotza dago gure etxea.
Besarkatu nahi zintuzket gaur gauean.
Hutsik dago oheko zure aldea.

Bihotz barru barrutik
kantatu nahi nizuke
inork inoiz egin ez dizun bezala.
Nire doinu eta hitza,
esker mila bizitza,
baina galtzen zaitut hau idatzi ahala.

Eta bazoaz….

Hainbeste urte elkarrekin egon eta gero
oraindik ez dut sinisten.
Hain goiz joango zinenik ez nuen espero
eta ez dakit non sartu, nora egin ihes.

Gauzak ulertu nahirik,
ez da inon erantzunik.
Kokatu ezinik nago unibertsoan.
Zenbat gauza esateko,
maitasun emoteko,
eta bapatean nago zu barik.

Eta bazoaz….

Mundu hontatik ihesean
joan zaizkigun izarrak;
betiko eten diren
zuhaitz honen adarrak.
Negu gordin honetako
goiz ilun eta arratsetan,
zure arropen usainean
galtzen naiz ametsetan.
Indarra zait indartzen
bizitzeko gogoa,
arren etzazu inoiz ahaztu
beti esandakoa;
maite izango zintudala…
maite betiko.

Eta bazoaz…
Su Ta Gar "Bazoaz" | Maitasunari Pasioa (2016)

Aitor Gorosabel Garai: Ahotsak, gitarrak eta teklatuak | Voces, guitarras y teclados
Xabi Bastida: Gitarrak | Guitarras
Igor Díez: Bajua | Bajo
Galder Arrillaga: Bateria

Web: http://www.sutagar.com
Facebook: http://www.facebook.com/SUTAGARofizial
Twitter: https://twitter.com/SUTAGARofizial

Видео Su Ta Gar "Bazoaz" | Maitasunari Pasioa (2016) канала Su Ta Gar
Показать
Комментарии отсутствуют
Введите заголовок:

Введите адрес ссылки:

Введите адрес видео с YouTube:

Зарегистрируйтесь или войдите с
Информация о видео
28 ноября 2016 г. 20:29:02
00:05:20
Яндекс.Метрика