Загрузка страницы

Eterno, Carlos Rodríguezen dantza ikuskizuna

Carlos Rodríguezen Eterno ikuskizuna bi ekitaldiko lana da, zuzeneko musikaz lagundua, eta Pablo Picassoren margolanen munduan murgildu da. Ekainaren 17an Victoria Eugenian.
🌐 https://www.donostiakultura.eus/eu/agenda/eterno-eu
🎫 https://labur.eus/9Puqj
Eternok ohiko dantza-ikuskizun baten arauak hausten ditu, asmo berritzailez hautsi ere, Picassoren sorkuntza-prozesua deseraikiz, hainbat ikuspegitatik hurbilduz harengana, artista plastiko haren tesiak bere eginda. Artea egia kontatzeko erabiltzen dugun gezur handi bat da, sortu ahal izateko desegiten duguna. Horretarako, ikuskizuna bi piezatan banatzen da: Suite, erro flamenkoa eta espiritu garaikidea dituena, eta Eterno, pieza esperimental eta eklektikoa, espainiar dantzaren estilizazioaz baliatzen dena freskotasun eszenikoa eta berrikuntza erantsiz.

Carlos Rodríguezek dantza espainiar eta garaikideko dantzari handien sorta bat biltzea lortu du, margolan paregabe eta errepikaezina osatzeko.

Sortzaile artistiko eta koreografoa: Carlos Rodriguez. Eszena zuzendaria: Alberto Velasco. Zuzendari koreografikoa: Carmelo Segura. Koreografo gonbidatuak: Iker Karrera, Pedro Córdoba. Interpreteak: Carlos Rodriguez, La Lupi, Joaquín de Luz, Miguel Angel Berna, Mayte Bajo, Estella Alonso, Laura Funez, Ana del Rey, Cynthia Cano, Joan Fenollar, Hugo Aguilar, Juan Bravo. Jatorrizko musika: Lucas Vidal, Manuel Urbina. Musikariak: Roberto Jabonero (biolina), Julio Alcocer (perkusioa), Daniel Jurado (gitarra), Pedro Medina (gitarra), Ricardo Vázquez (gitarra), José Luís Hernández (kantea), David Vázquez (kantea). Eszenografia: Juan Sebastián. Jantziak: Rosa García Andújar. Argiztapena: Luis Perdiguero. Soinua eta ikus-entzunezkoak: Victor Tomé. Diseinu grafikoa: Dani Hinojosa. Komunikazioa: Javier Bellot.

#donostia #dantza #victoriaeugenia

Видео Eterno, Carlos Rodríguezen dantza ikuskizuna канала Donostia Kultura
Показать
Комментарии отсутствуют
Введите заголовок:

Введите адрес ссылки:

Введите адрес видео с YouTube:

Зарегистрируйтесь или войдите с
Информация о видео
9 июня 2023 г. 12:37:18
00:01:10
Яндекс.Метрика