Загрузка страницы

Harri Handien Gipuzkoako txapelketa (Zizurkil, 2021-11-20) (31'30'')

Harri Handien Gipuzkoako txapelketa jokatu da Zizurkilen. Aimar Irigoien parte hartzekoa zen baina lesio bat medio ez da agertu Zizurkilgo frontoira. Beraz, lau protagonista izan dira bertan: Jokin Eizmendi eta Iñigo Eizagirre ‘Eiza’ zarauztarrak, Jon Unanue ‘Goenatxo III.a’ azkoitiarra eta Aimar Galarraga oriotarra. Jokin Eizmendi izan da garaile nagusia, 5.725 kilo jasota. Bigarren posturako lehia estu antzean izan da. Bolarekin egindako saioan Eizagirrek Unanueri pasatu egin dio. Eizagirrek 4.225 kilo jaso ditu eta Unanuek 4.150. Galarragak baliogabeko bi jasoaldi egin ditu kubikoarekin, eta azkenean 3.725 kilo jaso ditu guztira. Pello Argaia herritarrak erakustaldia egin du lasto altxatzearekin. Harrien txapelketa hasi aurretik 8 jasoaldi eman dizkio lasto fardoari minutu batean. Txapelketa ondorengo saioan bi minutuz aritu da eta 14 jasoaldi egin ditu.

Видео Harri Handien Gipuzkoako txapelketa (Zizurkil, 2021-11-20) (31'30'') канала Anbune
Показать
Комментарии отсутствуют
Введите заголовок:

Введите адрес ссылки:

Введите адрес видео с YouTube:

Зарегистрируйтесь или войдите с
Информация о видео
21 декабря 2021 г. 17:13:21
00:31:30
Яндекс.Метрика