Загрузка страницы

Tintinen Abenturak: Helmuga Ilargia (Belvision) "Euskera"

Tintinen marrazki klasiko hauek, Belvisiongo estudioak ekoiztu zituen, 1959 urtean. Sail hau, "Helmuga Ilargia" ta "Ilargian Oinez", Hergeren komiki mitikoetan oinarritua zegoen. Nahiz ta adaptazioa oso askea izan, ta liburuetako historia dexente aldatu, benetan gustoko nituen txikia nintzenean. Izan ere, beraiei esker hasi nintzen Tintin irakurtzen (Euskeraz). Ilargiko bi komikiak, marrazki hauek grabatu nituen urte horretan irakurri nituen, 1989an. Amoñak ekarri zizkidanean.

ETBn serie klasiko hau lehendabizikoz 1986ko udan ikusi ahal izan zen, bertan bikoizle hauek azaltzen zirelarik beste batzuen artean: Joxefelipe Auzmendi (Tintin), Mikel Mendizabal (Haddock kapitaina), Peio Artetxe (Dupond, Dupondt), Andoni Alemán (Tournesol profesorea), Martin Zabala (Narratzailea), Kandido Uranga (Jorgen koronela), Kiko Jauregi (Baxter). Bere bikoizketa Donostiako ERESOINKA estudioetan egin zen.

Helmuga Ilargia, 5 minutu inguruko 22 atalek osatzen zituen. Grabaketa hau 1989ko urtarrilean/otsailean egin zen, "Poli" saioaren barruan emititu zirenean. Astelehenetik ostiralera, atal bat emititzen zen (horrela egiten zen ere Belgikan, 1959an estreinatu zituztenean). 1986ko udan aldiz, 4 edo 5 atal ematen ziren azteazken arratsaldero. Hona hemen atal guztien izenak. Ikusi huts egin gabe...:

1. Espioiak (Espionnage) 00:00
2. Espazioko Piratak (Pirates de l'espace) 04:28
3. Abiatzeko Eguna (Le Grand Départ) 09:01
4. Erne... Meteoroa! (Attention… Météore !) 13:43
5. Noraezean (À la dérive) 18:33
6. Gizon Bat Orbitan (Un homme en orbite) 23:17
7. Ilargiratzea(Alunissage) 28:01
8. Ilargian Oinez (On a marché sur la Lune) 32:48
9. Misterioa Ilargian (Mystère sur la Lune) 37:38
10. Galdurik (Égarés) 42:16
11. Sabotaia (Sabotage) 47:03
12. Ilargi Gaitza (Mal de lune) 51:49
13. Tranpan Harrapaturik (Pris au piège) 56:25
14. Salbatze Lanak (Opération Sauvetage) 1:01:11
15. Lurperaturik (Ensevelis) 1:05:47
16. Leherketa (Explosion) 1:10:31
17. Preso (Prisonniers) 1:15:13
18. Lurrerantz (Destination Terre) 1:19:56
19. Nahiko Komeriak (Coup de théâtre) 1:24:38
20. Kontrolik Gabe (Plus de contrôle) 1:29:02
21. Erortzea (Chute libre) 1:33:31
22. Lurreratze Bortitza (Atterrissage brutal) 1:38:10

Видео Tintinen Abenturak: Helmuga Ilargia (Belvision) "Euskera" канала Magic Flash
Показать
Комментарии отсутствуют
Введите заголовок:

Введите адрес ссылки:

Введите адрес видео с YouTube:

Зарегистрируйтесь или войдите с
Информация о видео
24 марта 2023 г. 3:20:00
01:42:29
Яндекс.Метрика